Politika -

KRISIA OSAKIDETZAN

EH Bilduk Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu du

Sailburuak Donostialdeko ESIaren krisiari buruzko azalpenak emateko prentsaurrekoa eman aurretik, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten. Orain, sailburuak "bere erantzukizunei ihes egiten diela" egiaztatu du koalizioak.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
EH Bildu: 'Sagarduik bere arduretatik ihes egin du, horregatik ez luke karguan jarraitu behar'

2:19

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburua kargugabetzea eskatu du EH Bilduk, "bere erantzukizunei ihes egiteagatik azken urteotan bizi izan den krisi politiko eta instituzional handienean", Donostialdeko ESIko krisiari erreferentzia eginez.

Koalizio independentistak, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs-ek Sagarduiren agerraldia eskatu zuten Eusko Legebiltzarrean, Donostialdean izandako kargugabetze eta dimisioen ostean. Orain, sailburuaren prentsaurrekoaren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun sailak "beste behin krisia ez aitortzea eta horren arabera jokatzea" erabaki dutela esan du EH Bilduk, eta kargutik kentzea eskatu du.

Koalizioaren ustez, Sagarduik ez luke sailburu izan behar, "harrokeria eta itsutasun politikoak ezin dutelako ezein administrazioren gobernantza eredua gidatu".

EH Bilduk kritikatu egin du sailburuak premiazko prentsaurreko bat deitzea "krisi politiko baten erdian, herritarrei adierazteko bost axola zaizkiola pertsonal sanitarioaren, profesionalaren, sindikalaren eta oposizio politiko osoaren kritikak eta salaketak". Horrek Osakidetzako "krisiaren larritasuna areagotu du".

Koalizioak " beharrezko neurri politiko guztiak hartuko ditu Osasun Sailaren kudeaketa eredua reseteatzeko, Osakidetzaren prestigioa berreskuratzeko, Osakidetzaren desegitea geldiarazteko eta dagozkion erantzukizun politikoak argitzeko, sailburua bera barne".

Lehengo, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak iragarri zuen Osasun sailburuaren azalpenak entzun arte itxarongo zuela. Bere esanetan, Osasun sailburua bat baldin badator Donostialdeko ESIko kargugabetzeekin dimititu egin behar du edo osterantzean kargutik kendu beharko dute, eta ados ez baldin badago, Osakidetzako zuzendaritza kargugabetu behar du.

Krisia lehertu zenetik orain arte sailburua isilik egon izana ere kritikatu du.

EH Bildu: ''Sagardui Osakidetzak egindako kargugabetzeekin bat badator, bere dimisioa eskatu beharko da''
EH Bildu: ''Sagardui Osakidetzak egindako kargugabetzeekin bat badator, bere dimisioa eskatu beharko da''
EH Bildu: ''Sagardui Osakidetzak egindako kargugabetzeekin bat badator, bere dimisioa eskatu beharko da''

1:59

Elkarrkin Podemos-IUk ere Osasun sailburuaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Donostialdeko ESIko kudeatzailearen eta Donostia Ospitaleko zuzendari medikoaren kargugabetzeen arrazoiei buruzko azalpenak eman ditzan.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak salatu du ez dela onargarria, "tokian bertan lan egiten duten profesionalek kudeaketa akatsak eta gabeziak jarrera proposatzailearekin adierazten dituztenean, Osakidetzako zuzendaritzak kaleratzea, haiei entzun beharrean".

"Donostialdeko ESIan gertatzen ari den krisiak, ez du aurrekaririk, eta Gobernu honen azalpena merezi du", azpimarratu du Gorrotxategik.

Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidenteak, bere aldetik, Gotzone Sagardui Osasun sailburua kargutik kentzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Legebiltzarrean Gotzone Sagarduiren premiazko agerraldia ere eskatu du. Iturgaizen iritziz, lehendakariak ezin du isilik jarraitu eta "zezena adarretatik" hartu eta Sagardui kargutik kendu behar du.

PPk Getxon egin duen ekitaldi batean hitz egin du Carlos Iturgaizek, eta nabarmendu du Osasun Sailaren barruan gertatzen ari den beste zentzugabekeria bat dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Eusko Jaurlaritza albisteak EH Bildu Bizkaia PP Bizkaia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Donostia Ospitalea Lan gatazkak albisteak gaur