Politika -

PP

Zein lege aldatuko ditu Feijook Espainiako Gobernuko presidente izatea lortuz gero?

Bertan behera utzi nahi dituenen artean hauek daude: "Bai bakarrik da bai" legea, Trans legea, eutanasiarena, 'Celaa legea', sedizioarena eta Memoria Demokratikoarena.

Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagia. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagia. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagia. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagiak Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak onartutako ia dozena bat lege bertan behera uzteko asmoa du, gehienak, gizarte arlokoak, presidente izatea lortuz gero.

- Eutanasia Legea: PPk helegitea jarri zion bizitzarako oinarrizko eskubidea urratzen duela iritzita.

- Hezkuntza Legea (Celaa legea): "behetik parekatzen duelako, eta ez duelako bikaintasuna bilatzen", Feijooren esanetan.

- Sexu Askatasunaren Legea ("Bai bakarrik da bai" legea): Azken bi asteotan hor jarri du fokua Feijook, erasotzaile batzuen zigorrak arindu direlako legearekin. Legea aldatzeko eta Irene Montero Berdintasun ministroak dimisioa emateko eskatu du. PPk bere lege proposamena aurkeztuko du aurki Kongresuan.

- Sexu eta Erreprodukzio Osasunaren eta Haurdunaldia Borondatez Eteteko Legea (Abortu Legea).

- Trans pertsonen berdintasunerako eta LGTBI eskubideak bermatzeko legea (Trans legea).

- Zigor Kodearen Erreforma: Feijook hitzeman du sedizio delituak Zigor Kodean jarraituko duela, eta legez kanpoko erreferendum deialdia ere sartuko duela.

- Memoria Demokratikoaren Legea: bereziki kritikoa da Feijoo lege honekin. "Uste dut herrialde bateko Gobernuaren presidenteak ezin duela duintasuna galdu. Memoria eta demokrazia bateraezinak dira Bildurekin. 960 hilketa, 10.000 zauritu, 300 hilketa argitu gabe", adierazi zuen legea onartu zenean.

- Sekretu Ofizialen Legea: Genovan pentsatzen dute bazkideei men egiteko modu bat izan dela, horri esker erkidegoetako poliziek erabaki ahal izango dutelako zein informazio den sekretua.

Manifestación por la Ley Trans. FOto: Efe

- Animalien Ongizaterako Legea: Feijoo Moncloara iristen bada, bertan behera utziko du otsoak ehizatzeko debekua.

- Lan Erreforma: Cuca Gamarra PPren bozeramaileak iragarri zuen "motxila austriarra" ezarriko duela Gobernura iritsiz gero, langabezia eta pentsioak finantzatzeko.

- "Aberatsen zerga": PP energia enpresei, banketxeei eta aberats handiei zerga bereziak jartzearen aurka agertu da. Sanchezen proposamen fiskal horiek atzera bota nahi ditu, horien ondorioz aberatsek beste herrialde batzuetara ihes egingo dutela uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo