Politika -

Ustezko iruzur delitua

Gorena Divar presidentearen aurkako kereila aztertzen hasi da

Auzi honetako dokumentazio guztia mahai gainean du jada Auzitegi Gorenak eta Fiskaltzaren txostenarekin batera, kereila onartuko duen ala ez erabaki behar du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Divarren aurka jarritako kereila aztertzen hasi da Auzitegi Goreneko Kausa Berezien Onarpen Aretoa. Marbellara egindako bidaietan iruzurra egitea eta diruaz bidegabe jabetzea eta hori bidegabe erabiltzea leporatu diote Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteari.

Juan Saavedra Zigor arloko Salako presidenteak onarpen aretoko lau epaileak deitu ditu Preeminencia del Derecho jurista elkarteak aurkeztutako kereila onartzen duten ala ez aztertzeko. Elkarteak ustezko iruzur delitua eta dirua bidegabe erabiltzea egozten dio.

Kereila onartzearen aurka azaldu da Auzitegi Goreneko Fiskaltza, bidaiak justifikatzeko beharrik ez duela argudiatuta, izan ere, araudiak ez diola betebehar hori jartzen diote. Gainera, Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak berretsi du salaketan agertzen diren gertaerak ez direla "delitua".

Juan Jose Martin-Casallo Auzitegi Goreneko fiskalak artxibatu zituen Jose Manuel Gomez Benitezen salaketagatik Ministerio Publikoak irekitako eginbide informatiboak. Auzi honetan iruzurrik ez dagoela argudiatu zuen, diru publikoa bidegabe erabiltzea baizik, eta delitua izateko, irabazi-asmoak frogatu behar direla.

Preeminencia del Derecho elkarteak salaketa jarri zuen lehenik, baina artxibatu egin zuen. Ondoren, kereila jarri zuten, 2008ko irailaren eta 2012. urte hasieraren artean egindako bidaien harian ia 13.000 euroko gastuak nahikoa justifikatu gabe zeudela iritzita.

Carlos Divarren aurka jarritako kereila aztertzen hasi da Auzitegi Goreneko Kausa Berezien Onarpen Aretoa. Marbellara egindako bidaietan iruzurra egitea eta diruaz bidegabe jabetzea eta hori bidegabe erabiltzea leporatu diote Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteari.Juan Saavedra Zigor arloko Salako presidenteak onarpen aretoko lau epaileak deitu ditu Preeminencia del Derecho jurista elkarteak aurkeztutako kereila onartzen duten ala ez aztertzeko. Elkarteak ustezko iruzur delitua eta dirua bidegabe erabiltzea egozten dio.Kereila onartzearen aurka azaldu da Auzitegi Goreneko Fiskaltza, bidaiak justifikatzeko beharrik ez duela argudiatuta, izan ere, araudiak ez diola betebehar hori jartzen diote. Gainera, Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak berretsi du salaketan agertzen diren gertaerak ez direla "delitua".Juan Jose Martin-Casallo Auzitegi Goreneko fiskalak artxibatu zituen Jose Manuel Gomez Benitezen salaketagatik Ministerio Publikoak irekitako eginbide informatiboak. Auzi honetan iruzurrik ez dagoela argudiatu zuen, diru publikoa bidegabe erabiltzea baizik, eta delitua izateko, irabazi-asmoak frogatu behar direla.Preeminencia del Derecho elkarteak salaketa jarri zuen lehenik, baina artxibatu egin zuen. Ondoren, kereila jarri zuten, 2008ko irailaren eta 2012. urte hasieraren artean egindako bidaien harian ia 13.000 euroko gastuak nahikoa justifikatu gabe zeudela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena bideoak Delituak Albisteak Gaur Eguneko albisteak BJKNari buruzko albisteak