Politika -

Kataluniako prozesua

Puigdemontek eurodiputatu eserlekua hartzea "legez kontrakoa" izan zitekeela uste du Europako Parlamentuak

Europako Auzitegi Orokorrean auzi saioa dago gaur Carles Puigdemont buruzagi independentistaren immunitate parlamentarioaren kasuaren harira. Europako Parlamentuko abokatuak gogor egin du justizia erakundearen aurka.

Puigdemont,
Puigdemont,
Puigdemont,

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont buruzagi independentista katalanaren immunitate parlamentarioaren kasuari buruzko saioa dago gaur Europako Auzitegi Orokorrean. Bistan, tonu gogorra eta jarrera irmoa azaldu du Norbert Lorenz Europako Parlamentuaren abokatuak. Horren aburuz, Auzitegiak "jarrera irekiegia" izan du kasuan, eta litekeena da Puigdemontek eurodiputatu akta "legez kontra" jaso izana, Espainiak ez zuelako ordezkari gisa aitortu.

"Europako Parlamentuan jesartzen utzi zitzaion Europako Auzitegi Orokorrak emandako epaiari jarriki, eta litekeena da legez kontra egin izana, Ganberak ez zuelako inoiz Espainiaren ziurtagiririk jaso", azaldu du Norbert Lorenz abokatuak auzi saioan.

Aurrez, Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCATeko hiru eurodiputatuen defentsak hitz egin du. Horren esanetan, Europako Parlamentuak ez zituen euren defendatuen eskubideak errespetatu, immunitatea bertan behera uzteko erreguzko eskaera izapidetu baitzuen. "Gure bezeroak Europako Parlamentuarengandik babestea eskatzen dizugu", aldarrikatu du Gonzalo Boye politikari independentisten abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Puigdemont azken ordukoa Kataluniako prozesua zuzenean Euroganbera