Politika -
2023ko udal hauteskundeak
Enrique Maya ez da berriro Iruñeko alkategai izango
Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.
EITB Media
Enrique Maya Iruñeko egungo alkatea (Navarra Suma, Na+) ez da hautagai izango 2023ko udal hauteskundeetan, EITB Mediak baieztatu duenez.
Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.
Alderdi erregionalistak ez du jakinarazi, oraingoz, alkategaia nor izango den, ezta datorren maiatzaren 28an PP eta Ciudadanosekin koalizioan aurkeztuko ote den ere (hala egin zuen duela lau urte, Na+ izenpean).
Mayak uko egin duen honetan, ia alderdi guztiek argitu dute euren hautagaiak nortzuk izango diren. Atzo bertan iragarri zuen PSNk Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango dela alkategaia (orain arte Maite Esporrin izan da). EH Bilduk ere aspaldi jakinarazi zuen Joseba Asiron izango zuela zerrendaburu.