Politika -

Katalunia

Sedizio delituaren baliogabetzeak Kataluniako indar independentistak zatitu ditu

Delituaren erreformak ERCren elkarrizketa-estrategia babestuko luke, baina JxCatek, CUPek, ANC-k eta Omnium Culturalek mehatxu ugari ikusten dute horretan. Izan ere, Toni Cominek (JxCat) ohartarazi duenez, delituak zigortu ditzakeen pertsona kopurua handiagoa izango daiteke orain.

Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sedizio delitua baliogabetzeko iragarpenak oharkabean harrapatu du Kataluniako indar independentisten parte bat. Espainiako Gobernuak iragarritako delitu horren erreformak ERCren elkarrizketa-estrategia babestuko luke, baina JxCatek, CUPek, ANC-k eta Omnium Culturalek mehatxu ugari ikusten dute horretan.

JXCAT

Catalunya Radio irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean Toni Cominek (JxCat) ohartarazi duenez, delituak zigortu ditzakeen pertsona kopurua handiagoa izango da orain. "Desordena publiko larriak" delituarekin, independentismoaren aurkako izugarrikeria handiagoak egin ahalko dira. Hortaz, mugimendu independentistaren aurka doala uste du, "atzerapauso bat" dela.

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia eszeptizismo handiz mintzatu da. "Behin letra txikia irakurrita, tranpak" ikusi ditu, lege-erreforma horrek jasotzen dituen "intimidazio eta prestatzeko jarduera" hitzetan. Puigdemontek gogoratu duenez, Katalunian 2017ko urrian gertatutakoa Alemanian ez da delitua, "eta ez zigortzen ez 15, 5 edo urte erdiko zigor-espetxearekin".  

ERC

Bestalde, Pere Aragones Generalitateko presidenteak balioan jarri du Pedro Sanchezek iragarritako sedizio delituaren erreforma. Nabarmendu duenez, "mugimendu independentistaren kontrako errepresioa eteteko pauso garrantzitsua da, desjudizializazioan aurrera egiteko pausoa".

Horren hitzetan, sedizio delitua zigor kodetik kentzearen erabakia Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio baten ondorio da. Argudiatu duenez, urriaren 1eko erreferendumagatik zigortutakoei lagunduko die erreformak: "Gorenak ebatzi zuen 2017ko gertakariak sedizioa zirela, ez desordena publikoak. Beraz, orain ez du iritziz aldatuko".

CUP

CUPek, berriz, Sanchezen "malabarismo jokoak garaipen politiko gisa saltzea" egotzi dio ERCri. ANCk eta Omnium Culturalek uste dute desordena publiko larrien delituak erabili daitekeela "independentismoaz haratago, disidentzia politikoaren kontra egiteko". Hori dela eta, lege-erreforma horren aurkako manifestazioa deitu du ANCk datorren abenduaren 6rako, Konstituzio egunean, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès ERC Espainiako Gobernua albisteak Delituak azken ordukoa