Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sedizio delituaren erreforma, EITBren 40. urteurreneko kontzertua eta Pantailaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sedizio delituaren erreforma: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, sedizio delituaren ordez "desordena publiko larri" eta zigor baxuagoak dituen beste delitu bat ezartzeko lege proposamen bat aurkeztuko du berehala Diputatuen Kongresuan.

- EITBren 40. urteurreneko kontzertua: EITBren 40. urtemuga ospatzea helburu duen Batzen gaituen musika ikus-entzunezko saio berritzailea egingo da gaur Donostiako Kursaal Jauregian. Euskadiko Orkestraren musika, irudiak eta performanceak uztartuko dituen emanaldian, EITBren azken lau hamarkadetako historian barrena bidaia hunkigarria egiteko aukera izango dugu.

- Pantailaldia: Gaur hasi eta datorren azaroaren 18ra bitarte, Euskaraldiaren atarian, Pantailaldia ariketa kolektiboa antolatu du Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean