Politika -

Bartzelona

Epaile batek Casado deitu du deklaratzera ikertu gisa, ustez katalana iraintzeagatik

Bideokonferentzia bidez deklaratzera deituta dago urtarrilaren 30ean, "gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei" komunera joaten ez zietela uzten esateagatik.

Pablo Casado. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Pablo Casado
Pablo Casado. Artxiboko argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako 29. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Pablo Casado PPko presidente ohia ikertu gisa deklaratzera deitu du, ustez katalana iraintzeagatik, "gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei" komunera joaten uzten ez dietela esan baitzuen.

Ara egunkariak gaur, asteazkena, aurreratu eta iturri judizialek baieztatu dutenez, Casado ikertu gisa deklaratzera deituta dago urtarrilaren 30ean, eta epailearen aurrean agertuko da bideokonferentzia bidez.

Ezagututako autoan, Generalitateak PPko buruzagi ohiaren aurka aurkeztu zuen kereila izapidetzea onartu du epaileak, Casadok foruduna izateari utzi baitzion Kongresuko eserlekua utzi ondoren.

Casadok Galizian egindako ekitaldi batean egin zituen adierazpenok, eta esan zuen: "Onar al daiteke irakasle batzuek jarraibideak izatea haurrei komunera joaten ez uzteko gaztelaniaz hitz egiten dutelako? Onar al daiteke jolas-orduan gaztelaniaz hitz egiteagatik motxilan harriak sartzen dizkieten haurrak egotea?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco