Politika -

gerra zikina

Itxasok GALen existentzia gaitzetsi du, "gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia"

Hitz horiekin eman dio hasiera Memoriaren Eguneko ekitaldiari Portugaleteko osoko bilkuren aretoan Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak "El Pais" egunkarian egindako elkarrizketak sortutako polemikaren ostean etorri da gaitzespena.

Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria.
Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria.
Denis Itxaso: ''GAL ez zen inoiz gertatu behar''

1:08

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak GALen existentzia gaitzetsi du ostegun honetan, "gurea den mina eragin zuen izugarrikeria handia, eta Estatuari zilegitasuna kendu ziona". Itxasoren adierazpenak Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak El País egunkarian egindako elkarrizketak sortutako polemikaren ondotik iritsi dira adierazpenok.

Itxasok Portugaleteko Udalean egin ditu adierazpenok, bihar, azaroak 10, Euskadin egingo den Memoriaren Eguna ospatzeko hitzaldian. Horren hitzetan, GALek "ez zuen inoiz gertatu behar, eta mina eragiten eta Talioiaren Legea elikatzen lagundu zuen".

Halaber, azpimarratu duenez, "Giza Eskubideen defentsa ez da sinesgarria, integrala eta koherentea ez bada, eta mehatxu terroristaren aurrean, askatasuna, demokrazia eta Zuzenbide Estatua defendatu izanak ematen digun zilegitasunetik abiatuta, berriro gaitzesten dugu GALen existentzia".

Gobernuaren ordezkariak bere hitzaldian azpimarratu duenez, "argitasunerako eta Zuzenbide Estatuaren koherentzia eta elkarbizitzaren oinarri diren berme demokratikoak aldarrikatzeko garaia da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Denis Itxaso Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak GAL