Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Barrionuevoren adierazpenak, COP27 Klimaren Goi Bilera eta Castro Urdialesko hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Jose Barrionuevo, artxiboko irudi batean
Jose Barrionuevo, artxiboko irudi batean
Jose Barrionuevo, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Barrionuevoren adierazpenak: El País egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Jose Barrionuevok, GALek Segundo Marey bahitzeagatik 10 urtera zigortua izan zenak, onartu du gerra zikina egin zuela Espainiako Gobernuak bera Barne ministro zenean, eta legez kanpoko atxiloketak agindu zituela. 

- COP27 Klimaren Goi Bilera: 200 herrialdetako gobernu, erakunde, sektore pribatu eta gizarte zibileko ordezkariak bilduko dira Egipton, klima aldaketaren erronka globalari aurre egiteko fronte komun bat lortzeko konfiantza berrezartzeko erronkarekin. Nazioarteko testuinguru diplomatiko zailean iritsi da hitzordua.

- Castro Urdialeseko hilketa: Joan den ostegunean herri epaimahaia osatuta, gaur abiatuko da Castro Urdialeseko hilketaren epaiketa Kantabriako Auzitegian. 67 urteko gizonezko bizkaitar bat hiltzea egotzita, haren bikotekidea eseriko da gaur auzipetuen aulkian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Klima-aldaketa Politika albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak Albisteak GAL gaur