Politika -

Gerra zikina

Eusko Jaurlaritzak, EH Bilduk, Podemosek eta biktimek "onartezin" jo dituzte Barrionuevoren adierazpenak

Jose Barrionuevo, GALek Segundo Marey bahitzeagatik 10 urtera zigortuak, 'El País' egunkariari onartu dio gerra zikina egin izana. Albistea jakin bezain pronto hasi dira politikarien eta biktimen erakundeen erreakzioak.

Jose Barrionuevori elkarrizketa El Pais egunkarian. EITB Media.
Jose Barrionuevori elkarrizketa El Pais egunkarian. EITB Media.
Jose Barrionuevori elkarrizketa El Pais egunkarian. EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El País egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Jose Barrionuevok, GALek Segundo Marey bahitzeagatik 10 urtera zigortua izan zenak, onartu du gerra zikina egin zuela Espainiako Gobernuak bera Barne ministro zenean eta legez kanpoko atxiloketak agin du zituela. 

Barrionuevoren hitzak atera diren bezain pronto hasi dira politikaren arloko pertsonen eta biktimen elkarteen errekazioak eta iritziak ateratzen. 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Labastidan izan du albistearen berri, herri horretan fusilatu eta hobi batean hilobiratutako hababi lagunei Jaurlaritzak egindako omenaldian. Sailburuaren iritziz, "oso larriak" dira adierazpenak, "edo hobe esanda, aitorpenak". 

Artolazabal: ''Barrionuevoren adierazpenak, Estatu Terrorismoa justifikatuz, izugarriak dira''
Artolazabal: ''Barrionuevoren adierazpenak, Estatu Terrorismoa justifikatuz, izugarriak dira''
Artolazabal: ''Barrionuevoren adierazpenak, Estatu Terrorismoa justifikatuz, izugarriak dira''

0:21

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik Twitterren azpimarratu duenez, Barrionuevok "Marey askatzea agindu bazuen, hori izan zen Larretxea bahitzea eta gainerakoak GALen izenean hiltzea ere agindu zuelako". "Gardentasuna edozeren gainetik", gaineratu du. 

Ione Belarra, Podemoseko idazkari nagusi eta Eskubide Sozialen eta 2030 Agendarako ministroak nabarmendu duenez, "inork ez luke, ezein tribunatataik, Estatu terrorismoa normaltzat jo behar": 

Nadie debería normalizar desde ninguna tribuna el terrorismo de Estado. El compromiso democrático debe venir de todos los actores. Transformar también es eso, que los poderes públicos se respeten sí mismos y a la ciudadanía dando ejemplo siempre y cumpliendo con la legalidad.

— Ione Belarra (@ionebelarra) November 6, 2022

Pablo Iglesias, Podemoseko idazkari nagusi ohi eta Espainiako bigarren presidenteorde eta Eskubide Sozialen ministro ohiak esan du "Estatuak bere legezkotasuna bera alde batera utzi zuela, eta terrorismoa egin":  

Egiari Zor Fundazioak gatazkaren testuinguruan aplikatutako justizia-ereduaren "desoreka" kritikatu du; "batzuentzat zigorgabetasuna, beste batzuentzat Legearen pisu guztia".

Fernando Buesa Fundazioak esan du "onartezina eta irainagrria" dela ETAren aurkako gerra zikina herrialde demokratiko batean defendatzea:

Maria Jauregik, ETAk 2000. urtean hildako Juan Maria Jauregiren alabak, PSOEri eta Pedro Sanchezi eskatu die hitz egin dezatela honetaz:  

Iñaki Garcia Arrizabalagak, Komando Autonomo Antikapitalistek 1980an Donostian bahitu eta hil zuten Juan Manuel Garcia Corderoren semeak, gogorarazi duenez, "zure senide baten hilketa justifikatuta zegoela irakurtzea eraisgarria da", eta "egia, justizia, erreparazioa eta memoria" eskatu ditu "GALen biktimentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua argazkiak ETA EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak GAL Podemos berriak Espainia albisteak