Politika -

Ustelkeria 

Fiskaltzak espetxe zigor eskaera berretsi du Griñanen aurka 'EREen auzia'gatik

Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak atzera bota ditu prebarikazioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako zigorren aurkako eskaerak, eta sei urteko espetxealdia exekutatzea eskatu du.

Griñan. Argazkia: Efe
Griñan. Argazkia: Efe
Griñan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohiaren aurka prebarikazioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako sei urteko kartzela zigorra exekutatzeko eskatu dio Sevillako Lurralde Auzitegiari, eta ondorioz, espetxean sartu beharko litzateke.

Efe albiste agentziak Fiskaltzako iturriak aipatuta jakinarazi duenez, Fiskaltzak ez ditu onartu auzi horretan zigortuta dauden bederatzi goi kargudunek zigorrak bertan behera uzteko egindako eskaerak. Indultu eskaerak argitu arte zigorrak exekutatu gabe geratzea eskatzen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika PSOE Delituak Enplegu-erregulazioko espedienteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak