Politika -

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Urtaran ez da berriz izango EAJren Gasteizko alkategaia, eta Beatriz Artolazabalek hartuko du haren lekua

Bestalde, Arabako egungo ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, berriz ere izango da hautagaia karguan jarraitzeko.

Beatriz Artolazabal
Beatriz Artolazabal
Beatriz Artolazabal

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango da Arabako EAJren zuzendaritzak 2023ko udal hauteskundeetan Gasteizko alkate izateko proposatutako hautagaia, Gorka Urtaran egungo alkatearen ordez.

Era berean, Arabako egungo ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, berriz ere izango da hautagai karguan jarraitzeko.

Orain, alderdi jeltzaleak barne prozesua abiatuko du, militanteek azken hitza izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Gasteizko Udala berriak Donostiako Udala Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia azken ordukoa