Politika -
gipuzkoa
Eneko Goiaren hautagaitza berretsi dute Donostiako alkatetzarako
Lehen fasea amaituta, lehen bilera bat egin dute, hiriaren etorkizunerako ildo estrategikoak marrazten hasteko.
agentziak | eitb media
EAJren Donostiako afiliazioak "aho bateko babesa" eman dio Eneko Goiari hiriko alkategai izateko eta karguan errepikatzeko, hautagairik aurkeztu ez delako.
Ohar batean, EAJk azaldu du 2023ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua izendatzeko barne prozesuaren lehen fasea itxi duela. Eneko Goia Donostiako egungo alkatea berrautaketarako hautagai izango da, Donostiako bost batzokietako (Antigua, Erdialdea, Gros, Altza eta Amara) afiliazio osoaren babesa jaso ondoren.
EAJren Gipuzko Buru Batzarrak eta hiriko bost batzokietako udal batzarrek duela aste batzuk erabaki zuten Eneko Goia Donostiako alkategai jeltzale gisa proposatzea.
EAJk nabarmendu duenez, Goiak eta bere udal taldeak azken legegintzaldian egindako lanak, covidak eragindako pandemiari aurre egiteaz gain, "datozen urteetako Donostiaren ildo nagusiak marrazten hasita, hautagaitza alternatiborik aurkeztu ez duen afiliazio osoaren babesa jaso du".
Lehen fasea amaituta, Eneko Goia egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiak, lehendakariek eta udal erakundeetako hainbat ordezkarik lehen bilera egin dute hiriaren etorkizunerako ildo estrategikoak zehazten hasteko. Goiaren hitzetan, etorkizun hori "guztion artean eraikiko da, Donostia hiri erakargarri eta oparoa egiten jarraitzeko".