Politika -

Eusko Legebiltzarra

Legebiltzarrak legea aldatzea aztertuko du panel fotovoltaikoak udal lizentziarik gabe jarri ahal izateko

Horretarako, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea aldatu beharko litzateke. EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du etxeetan autokontsumoa sustatzeko eta energia aurrezteko.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE.
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE.
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzea aztertuko du, etxeetan panel fotovoltaikoak jartzeko aldez aurretik udal lizentziarik lortu beharrik izan gabe.

EH Bilduk autokontsumoa errazteko lege proposamena aurkeztu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean. Proposamena izapidetu eta eztabaidatuko dute, onar dezaten.

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, ekimen honek panel fotovoltaikoak jarri nahi dituzten pertsonei denbora aurrezteko aukera emango die, ez baitute obra lizentziarik lortu beharko, udalari aldez aurretik egindako jakinarazpen batekin ordezkatuko baitute.

EH Bilduk autokontsumoaren tramitazioa errazteko eztabaida eraman du Ganberara, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 207. artikulua aldatuta. EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdien babesarekin atera da aurrera proposamena; PP+Cs abstenitu egin da, eta Voxeko legebiltzarkideak aurka bozkatu du.

Aldaketa horrekin, autokontsumorako eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak lizentziaren baldintzatik salbuetsita geratzea proposatzen du koalizioak, etxe edo eraikinen gainean edo aparkatzeko eraikin edo pergolen gainean daudenean, nahiz eta aplikagarria izango ez den hainbat egoera barne hartzen dituen.

Gainera, autokontsumorako eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak jartzeko eta eraikinen barruan ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eraikitzeko baimena izapidetzean, interesdunak aldez aurretik eta idatziz udalari jakinarazi ahal izatea nahi du.

Eguzki plakak jartzeko udal obra-baimena ez eskatu behar izateak prozesua asko arinduko du
Eguzki plakak jartzeko udal obra-baimena ez eskatu behar izateak prozesua asko arinduko du
Eguzki plakak jartzeko udal obra-baimena ez eskatu behar izateak prozesua asko arinduko du

01:10
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Politika Eusko Legebiltzarra EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak Energia aurreztea Energia