Politika -
Gobernu krisia Nafarroan
UPNk ez duela sozialistekin 'akordiorik hautsi' berretsi du
Hala ere, PSNk salatu du UPNk alde bakarreko erabakiak hartu dituela, eta ondorioz, Nafarroako Gobernua krisian dagoela.
Erredakzioa
Ez duela sozialistekin "akordiorik hautsi" ziurtatu du UPNk, iragarritako doitze neurriek Roberto Jimenez presidenteordearen "oniritzia" zutelako, nahiz eta azken honen alderdiak Nafarroako Gobernuaren krisia aitortu duen.
Carlos Garcia Adandero UPNko idazkari orokorrak adierazi du UPNk ez duela "alde bakarreko iragarpenik" egin, sozialistek egotzi dioten bezala.
Hala ere, PSNk kontrakoa adierazi du eta Gobernuko bazkideak "alde bakarreko" erabakiak hartu dituela azpimarratu du, ondorioz, konfiantza hautsi eta Gobernuan krisia dagoela.
Datarik jarri gabe, 132 milioi euroko murrizketa baztertzeko eskatu dio PSNk gobernu bazkideari. Egin ezean, ez dutela gobernua uzteko erreparorik izango berretsi du Juan Jose Lizarbe sozialisten bozeramaileak. Erkidegoko kontuak murrizketa gehiagorik gabe moldatu daitezkeela adierazi du eta neurri guztiak bi alderdien artean adostu behar dituztela ekarri du gogora.
Barcina: 'Akordio bat lotzea espero dut'
Bestalde, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "alderdi desberdinak garen heinean desadostasunak badaude ere, espero dut PSNrekin akordio bat lotzea eta akordio horren neurriak gauzatzeko adostasun bat ere lortzea".
Ez duela sozialistekin "akordiorik hautsi" ziurtatu du UPNk, iragarritako doitze neurriek Roberto Jimenez presidenteordearen "oniritzia" zutelako, nahiz eta azken honen alderdiak Nafarroako Gobernuaren krisia aitortu duen.Carlos Garcia Adandero UPNko idazkari orokorrak adierazi du UPNk ez duela "alde bakarreko iragarpenik" egin, sozialistek egotzi dioten bezala.Hala ere, PSNk kontrakoa adierazi du eta Gobernuko bazkideak "alde bakarreko" erabakiak hartu dituela azpimarratu du, ondorioz, konfiantza hautsi eta Gobernuan krisia dagoela.Datarik jarri gabe, 132 milioi euroko murrizketa baztertzeko eskatu dio PSNk gobernu bazkideari. Egin ezean, ez dutela gobernua uzteko erreparorik izango berrets898162,i du Juan Jose Lizarbe sozialisten bozeramaileak. Erkidegoko kontuak murrizketa gehiagorik gabe moldatu daitezkeela adierazi du eta neurri guztiak bi alderdien artean adostu behar dituztela ekarri du gogora.Barcina: 'Akordio bat lotzea espero dut'Bestalde, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "alderdi desberdinak garen heinean desadostasunak badaude ere, espero dut PSNrekin akordio bat lotzea eta akordio horren neurriak gauzatzeko adostasun bat ere lortzea".