Politika -
Udal hauteskundeak
Aburto berriz ere aurkeztuko da EAJren Bilboko alkategaia izateko
BBBk baieztatu du Aburtoren hautagaitza aurkeztu duela EAJren Bilboko alkategaia izateko. Hauteskundeak irabaziko balitu, haren hirugarren agintaldia izango litzateke.
EITB Media
Juan Mari Aburto berriz ere aurkeztuko da EAJren Bilboko alkategaia izateko, alderdi jeltzaleak baieztatu duenez. Hori horrela, 2023ko udal hauteskundeetan irabaziko balu, hirugarrenez jarraian izango litzateke Bizkaiko hiriburuko alkate.
EAJren Bizkai Buru Batzarrek baieztatu du Aburtoren hautagaitza proposatu diela Bilboko afiliatuei. Orain, "militanteek izango dute azken hitza" urriaren 4an hasiko den barne prozesuan.
EAJk azaldu duenez, orain afiliatuek hautagaitza babestu ahalko dute, edo, aitzitik, beste hautagai batzuk proposatu.
Barne prozesuak bi itzuli izango ditu. Lehenengoa urriaren 16an bukatuko da. Horretan, militanteek hautagaitzak proposatu ahalko dituzte.
Bigarrena urriaren 27tik azaroaren 10era egingo dute, eta, horretan, bozketa egingo dute balizko hautagaien artean.