Politika -

USTELKERIA

Auzitegi Gorena 'De Miguel auziko' epaiaren aurkako helegiteak aztertzen hasi da

Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano eta Aitor Telleria Arabako EAJren buruzagi izandakoei 13 eta 6 urte arteko kartzela zigorra ezarri zieten komisioak kobratzeagatik.

'De Miguel auzia'ren epaiketako saio bat. Artxiboko argazkia: EFE
'De Miguel auzia'ren epaiketako saio bat
'De Miguel auzia'ren epaiketako saio bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Gorena gaur hasiko da "De Miguel auzian" zigor gogorrenak jaso zituzten kondenatuen helegiteak aztertzen. Horien artean daude Alfredo de Miguel, Arabako EAJko bigarrena eta foru diputatua izandakoa; Koldo Ochandiano, Arabako EAJko kide ohia; Aitor Telleria, EAJko buruzagi ohia, eta Javier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendari izandakoa.

Arabako Probintzia Auzitegiak 15 pertsona zigortu zituen 2005 eta 2009 artean egindako jarduerengatik, hots, kontratu publikoen esleipen irregularraren truke legez kanpoko komisioak kobratzeagatik.

13 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Alfredo de Migueli, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko elkartea, funtzionario-eroskeria eta influentzia-trafikoa.

Koldo Ochandianori 7 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion; Aitor Telleriari, 6 urte eta erdikoa; eta Javier Sanchezi, 7 urte eta hilabetekoa.

"De Miguel auzian" zigor gogorrenak jaso zituztenek horiek arintzeko aukera izan dezakete orain, Auzitegi Gorenean. Gaurko 10:00etan hasiko dira helegiteak aztertzen eta Goreneko iturrien arabera, asteak beharko dituzte guztiak ebazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Auzitegi Gorena albisteak Epaiketak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea De Miguel auziari buruzko azken ordukoa