Politika -
2023ko hauteskundeak
Eneko Goia Donostiako alkategai berriro izateko proposatu du EAJk
Donostiako egungo alkatea hirugarrenez izango litzateke hautagai. alderdi jeltzalearen barne-prozesuan berretsi behar dute hautagaitza.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2023ko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeetarako, Donostiako alkategai izateko Eneko Goia Donostiako egungo alkatea proposatu du hirugarrenez EAJren GBBk.
Proposamena Goiari jakinarazi diote Gipuzkoako EAJren zuzendaritzatik. Dena dela, Donostiako Udaleko iturriek adierazi dutenez, EAJren Gipuzkoako hautagaiak aukeratzeko barne-prozesua oraindik ez da ofizialki hasi.
Eneko Goiak ez dio formalki EAJren zuzendaritzak egindako proposamenari erantzun, baina komunikabideen aurrean egindako agerraldietan bere alderdien esanetara dagoela esan du beti.
Proposamena onartuz eta geroago barne-prozesuan berretsiz gero, Donostiako Alkatetzarako hautagai izango zen Goia hirugarrenez jarraian. 2015ean Juan Karlos Izagirreri (EH Bildu) Alkatetza kendu zion, eta 2019an karguan errepikatu zuen, boza kopuru eta zinegotzi bat gehiago lortuta.