Politika -

Elizabeth II.aren hileta

Felipe VI.a eta Juan Carlos I.a bi urtetan lehen aldiz jendaurrean elkarrekin; irudiak hautsak harrotu ditu

Aita eta semearen irudia une kritiko batean atera da, izan ere, lehenengo hori auzitara eramango du Corinna maitale ohiak, Erresuma Batuan. Podemosen arabera, errege emerituaren figura "lotsagarria da herrialde honentzat".

Espainiako Erregea, Felipe VI.a, eta bere aita, Juan Carlos I.a. Argazkia: EFE
Espainiako Erregea, Felipe VI.a, eta bere aita, Juan Carlos I.a. Argazkia: EFE
Espainiako lau errege-erreginak, berriz elkarrekin

01:04

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Juan Carlos I.a aitaren elkartzearen irudiak hautsak harrotu ditu. Izan ere, azken bi urteetan lehen aldiz elkarrekin azaldu dira jendaurrean, astelehen honetan Londresen egindako Elizabeth II.aren hiletan, emeritua Abu Dhabira bizitzera joan zenetik.

Juan Carlos eta Sofia Felipe VI.aren eta Letiziaren alboan eseri dira, Westminster abadiako banku batean. Haiek dira Espainiaren ordezkari ofizialak subirano britainiarraren hileta elizkizunetan.

Juan Carlos VI.aren eta semearen arteko azken topaketa maiatzean izan zen Espainian, estatuburu ohia estropadetan parte hartzera Vigora bertaratu zenean, baina ez zen argazki publikorik izan orduan.

Aita eta semearen irudia une kritiko batean atera da, izan ere, lehenengo hori auzitara eramango du Corinna Zu Sayn-Wittgengstein maitale ohiak, Erresuma Batuan. Zalantza sortu du, emeritua ez ote hemendik aurrera presenteago egongo Espainiako bizitza publikoan.

Hala ere, Espainiako Gobernuak azpimarratu du maila diplomatikoan Felipe VI.ak bakarrik ordezkatzen duela Estatua. espainiak Erresuma Batuan duen enbaxadaren aurrean prentsari eskainitako adierazpenetan, Jose Manuel Albares Kanpo ministroak baietsi du "argi" dagoela "estatuburua Felipe VI.a dela".

Aitzitik, Podemosen arabera, errege emerituaren figura "lotsagarria da herrialde honentzat, eta Espainiaren zein espainiar monarkiaren irudia zikintzen ditu". Alderditik nabarmendu dutenez, Juan Carlos VI.ak epailearen aurrean agertu beharko du, "nahasita dagoen ustelkeria kasuen berri emateko".

Pablo Fernandez Podemoseko bozeramaileak azpimarratu du Felipe VI.aren aitak izan dituenen gisako jokabideek eragiten dutela monarkiak egunero babes gutxiago izatea eta "entzutea galtzea".

Juan Carlos Borboikoaren bisita bat etorri da iaz Corinna Zu Sayn-Wittgengstein britainiar Justiziaren aurrean jarritako demandarekin. Izan ere, Londresen bizi da azken hori.

Datozen asteetan, entzunaldi berri bati aurre egin behar izango dio emerituak, uztailean Londresko Apelazio Auzitegiak baimena eman ostean helegite partziala jartzeko martxoan Auzitegi Gorenak igorritako epaiari. Horren arabera, ezin zuen immunitate errealaren pean babestu.

58 urteko Corinnak "jazarpena" egotzi dio, bai pertsonalki baita bere zerbitzura dauden "agenteen" bitartez ere. Ustez, Felix Sanz Roldan Adimen Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendari ohiak koordinatu izan zituen batzuetan, 2012 eta 2020 artean, baina Juan Carlos I.ak ukatu egin du hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxea Politika albisteak Non dago errege emeritua gaur? Espainiako Felipe VI.a argazkiak Erresuma Batua Espainia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Londres azken ordukoa Ingalaterrako Elizabeth II.a zendu da