Politika -

Politika orokorreko saioa

Urkulluk "indarrak batzeko eta lankidetza bultzatzeko" deia egingo du EAEren "desafio handien" aurrean

Hauxe da, besteak beste, lehendakariak Politika Orokorreko Eztabaidan egingo duen hitzaldiaren ideietako bat. Ostegunean egingo dute, Eusko Legebiltzarrean.

Lehendakaria, iazko hitzaldian. Artxiboko argazkia: Irekia
Lehendakaria, iazko hitzaldian.
Urkulluk akordioak lortu eta zabaltzearen alde egingo du osteguneko bilkuran, "erronka larriei" aurre egiteko

02:45

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik epe labur eta ertainean dituen "desafio handien" aurrean, "indarrak batzeko eta lankidetza bultzatzeko" beharra azpimarratuko du etzi, ostegunarekin, Iñigo Urkullu lehendakariak Politika Orokorreko Eztabaidaren saioan egingo duen hitzaldian. 

Lehendakaritzak Urkulluren hitzaldiaren ildo nagusiak aurreratu ditu gaur. Legealdiaren erdia igaro den honetan, orain arte egindakoak, eta, batez ere, egungo erronkak izango ditu hizpide Urkulluk. Izan ere, gogorarazi duenez, "izaera globaleko hiru krisiren" —krisi ekonomikoa, osasun krisia eta Errusiaren inbasioak eragindakoa— eraginpean dago Euskadi. Horiei guztiei "lankidetzan oinarritutako gobernantza" batekin erantzun behar zaie, lehendakariaren hitzetan. 

Horren ildoan, "berariaz aitortu eta eskertuko" die Legebiltzarreko taldeek, oro har, izan duten jarrera, baita Euskadiko erakunde guztiena ere. "Desadostasunak egon dira, jakina. Baina, desadostasunak desadostasun, irekita mantendu ditugu elkarrizketaren eta lankidetzaren bideak. Akordioak lortu ditugu, eta akordio horiek fruituak eman dituzte. Hori da garrantzitsua", nabarmenduko du.

EH Bilduk eta Podemosek eskua luzatu diote Jaurlaritzari; PPk dio EAJk nahiago duela Bildurekin ituna egin
EH Bilduk eta Podemosek eskua luzatu diote Jaurlaritzari; PPk dio EAJk nahiago duela Bildurekin ituna egin
EH Bilduk eta Podemosek eskua luzatu diote Jaurlaritzari; PPk dio EAJk nahiago duela Bildurekin ituna egin

1:24

Erantsiko duenez, "egonkortasuna eta akordioaren eta lankidetzaren kultura gure Herriaren aktibo inportante bat dira".

Urkulluren aburuz, Euskadik "agenda propioa" behar du "ziurgabetasun garaiari" erantzuteko. Agenda propio horrek bost habe izan beharko lituzke: gizarte-kohesioaren alorrean, zerbitzu publikoak hobetzea; enplegua, industria, inbertsio publikoa eta hazkunde jasangarria bultzatzea; klima aldaketari erantzutea;  erronka demografikoa eta gazteen aldeko apustua egitea, eta Euskadi nazioartekotzea. 

Autogobernua ahotan, Gernikako Estatutua onartu zenetik 43 urte igaro diren honetan, oraindik bete gabe dagoela ohartaraziko du lehendakariak. Salatuko duenez, urteotan Espainiako Konstituzioa bi aldiz aldatu da, eta Gernikako Estatutua da eguneratu ez den bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak EAE Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gernikako Estatutua