Politika -

pse-ee

Anduezak dio "ez daukan protagonismo baten bila" ari dela EAJ transferentzien aldarrikapenaren bitartez

Buru sozialistak baietsi duenez, bere alderdiaren lehentasuna da "herritargoaren kezkei erantzutea", eta ez du uste eskualdaketen aldarrikapena gauzak aldatzeko "ezinbestekoa" denik.

Andueza, larunbat honetan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Argazkia: EFE
Andueza, larunbat honetan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Argazkia: EFE
Andueza, larunbat honetan hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko buruak, Eneko Anduezak, larunbat honetan adierazi duenez, EAJ "ez daukan protagonismo baten bila" ari da falta diren transferentziak aldarrikatzean, Pedro Sanchezen Gobernuaren "lidergoa" eta horrek martxan jarritako neurriak direla eta.

Buru sozialista Gallartako Burdin Jaian izan da Abanto-Zierbenan, eta hedabideen aurrean mintzatu da Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidentearen adierazpenen inguruan. Horrek ohartarazi zuenez, haren alderdiak ez du transferentzien truke berriz negoziatuko Estatuko aurrekontuei babesa.

Anduezak adierazi duenez, "herritargoaren kezkei erantzutea" da orain sozialisten lehentasuna, "egoera honi aurre egin ahal izatea baimenduko diguten politiken ezarpenarekin" batera. Hala, ez du uste aldarrikatzen ari diren eskualdaketak "ezinbestekoak" direnik "egoera hori aldatzeko".

Nabarmendu du ez duela uste EAJren jarrerak "inolako arriskurik" suposatuko duenik uneko itunetarako, eta gaineratu du nazionalisten ohartarazpenak "izaten ari ez diren protagonismo bat izateko modua" direla.

Baieztatu du EAJ ez dela protagonismo hori izaten ari, Espainiako Gobernuaren jarduera eta martxan jartzen ari diren neurriak "argi uzten ari direlako lidergo bat egon badagoela, ez Espainian bakarrik, Europan baizik; Pedro Sanchezen Gobernuarena, hain zuzen".

Beste alderdiekin negoziatzeko EAJren prestasunari buruz galdetu diotenean, Anduezak gogora ekarri ditu udal mailan zein maila autonomikoan indarrean dauden estatu akordioak, eta azpimarratu du "hauteskundeak egin ahala" iritsiko dela itun horiek berrikusteko unea, "eta norberak ikusiko du zer egin behar duen".

Bestalde, Anduezak baietsi du bere alderdiak beti defendatuko dituela "langile klasearen eskubideak Pedro Sanchezen Gobernuaren bitartez, "eredugarria" izaten ari baita defentsa horretan, "gehien behar dutenei mesede egiten dieten politikekin", LGSaren igoera edota pentsioen balioa handitzea, kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Euskal sozialistak Gaurko titularrak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Eneko Andueza