Politika -

IZENDAPENA

Elma Saizek ordezkatuko du Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaile karguan

Gobernuak ohar batean zehaztu duenez, erreleboak Gobernuaren arlo ekonomikoak legegintzaldiaren azken txanpan duen lehentasun publikoari erantzuten dio. Remirezek gainerako ardurak betetzen jarraituko du.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburua. Artxiboko argazkia: Efe
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburua. Artxiboko argazkia: Efe
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburua. Artxiboko argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria izango da Nafarroako Gobernuaren bozeramaile berria. Orain arte Javier Remirez lehen presidenteordeak bete du kargu hori.

Nafarroako hauteskundeetarako 9 hilabete baino gutxiago falta direnean, Maria Chivite presidenteak Gobernuko bozeramailea aldatzea erabaki du. Horrela, asteazken honetatik aurrera, Javier Remirez lehen presidenteorde eta Barne kontseilaria ez da Chiviteren kabinetearen ahotsa izango. Eginkizun hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saizek beteko du.

Gobernuak ohar batean zehaztu duenez, erreleboak "Gobernuaren arlo ekonomikoak legegintzaldiaren azken txanpan duen lehentasun publikoari" erantzuten dio, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrak eta Europako funtsak berehalako erronkatzat hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Aurrekontuak