Politika -

andaluzia

Griñanen familiak indultu eskaera aurkeztu du, gizatasuna eta ekitatea argudiatuta

Auzitegi Gorenak sei urteko kartzela zigorra ezarri zion iragan uztailean Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohiari, Enplegu Erregulazioko Espedienteen auziaren harira.

Griñan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Griñan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Griñan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohiaren emazteak eta seme-alabek indultu partziala aurkeztu dute ostegun honetan Justizia Ministerioaren aurrean, belaunaldi bereko hainbat buruzagi sozialista historikoren babesarekin. Izan ere, sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten Enplegu Erregulazioko Espedienteen auziaren harira.

Ekimena ezagutzen duten sozialisten arteko iturriek baietsi dutenez, besteak beste, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiek, Alfonso Guerra presidenteorde ohiak eta Jose Bono Gaztela-Mantxako presidente ohiak sinatu dute eskaera.

Uda honetan eman du Gorenak Griñanentzat eskatutako sei urteko espetxe zigorraren berri, EEEen auzian diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Hala ere, oraindik ez da epaiaren edukia ezagutzera eman, ezta Ana Ferrer eta Susana Polo magistratuen bi boto partikularrena ere. Bidegabeko erabileragatik eskatutako zigorraren aurka daude, eta horrexek dakar espetxe zigorra.

Hain zuzen ere, Pilar Llop Justizia ministroak nabarmendu duenez, "ez da ahobatezko epaia" eta, hortaz, "epaiak zer dion" ikusteaz, gain, "boto partikular horiek" diotena ere kontuan hartu beharko da.

Familiaren arabera, "familiarena bakarrik" da eskaera, eta Griñanen "ohiz kanpoko inguruabar pertsonaletan" dago oinarrituta. "76 urteko herritarra da, askatasunaren, demokraziaren, berdintasunaren eta Ongizate Estatuaren aldeko borroka ezaugarri izan duen akatsik gabeko ibilbidea izan duena". Halaber, azpimarratu dute "errespetu handia" izan diela beti Estatuko erakundeei, Justizia auzitegiak barne.

Sinatzaileek (Maria Teresa Caravaca emazteak eta Manuel, Ana eta Miguel seme-alabek) ohar batean adierazi dutenez, "epaiarekiko edozelako iritzi politiko edo juridikotik aldenduta" dago eskaera, eta "gizatasun eta ekitate arrazoiak soilik ditu oinarri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika Albisteak PSOE Epaiketak argazkiak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea