Politika -

Polemika

Carlos Divarren eskandaluak zatitu egin du BJKN

Bost kidek dimititzeko eskatu diote BJKNko presidenteari, eta beste zazpik, aldiz, Divarri ustelkeria egotzi zion epaileari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Divar Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak errefusatu egin du dimititzea, organo horretako 20 kideetako 5ek hala egiteko exijitu badiote ere.

BJKNk bost orduko bilera egin zuen atzo, Jose Manuel Gomez Benitez kideak Divarri ustelkeria egotzi eta gero. Hain zuzen ere, Marbellara (Malaga) egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egotzi zion Fiskaltzaren aurrean, baina Ministerio Publikoak ez zuen deliturik sumatu, eta artxibatu egin zuen salaketa.

BJKNko lau kidek (Margarita Robles, Felix Azon, Carles Cruz eta Inmaculada Montalban) idatziz aurkeztu dute Divarrek dimititzeko eskaera, baina Gomez Benitezek aparte egin du eskaera.

Azken epaile horri, aldiz, zazpi kidek eskatu diote dimisioa, "desleialtasuna" egotzita. Izan ere, Fiskaltzara jo aurretik BJKN informatu ez izana leporatu diote.

Gomez Bermudezek dimititzeko eskaera ere idatziz aurkeztu dute, eta horretan nahita "ospe-galtze kanpaina bat" abiatu izana egotzi diote.

Hain justu, Gabriela Bravok, Almudena Lastrak, Gemma Gallegok, Concepcion Espejelek, Antonio Dorado, Claro Jose Fernandez-Carnicerok eta Fernando de Rosak sinatu dute.

Carlos Divar Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak errefusatu egin du dimititzea, organo horretako 20 kideetako 5ek hala egiteko exijitu badiote ere.BJKNk bost orduko bilera egin zuen atzo, Jose Manuel Gomez Benitez kideak Divarri ustelkeria egotzi eta gero. Hain zuzen ere, Marbellara (Malaga) egindako hainbat bidaia pribatu diru publikoarekin ordaindu izana egotzi zion Fiskaltzaren aurrean, baina Ministerio Publikoak ez zuen deliturik sumatu, eta artxibatu egin zuen salaketa.BJKNko lau kidek (Margarita Robles, Felix Azon, Carles Cruz eta Inmaculada Montalban) idatziz aurkeztu dute Divarrek dimititzeko eskaera, baina Gomez Benitezek aparte egin du eskaera.Azken epaile horri, aldiz, zazpi kidek eskatu diote dimisioa, "desleialtasuna" egotzita. Izan ere, Fiskaltzara jo aurretik BJKN informatu ez izana leporatu diote.Gomez Bermudezek dimititzeko eskaera ere idatziz aurkeztu dute, eta horretan nahita "ospe-galtze kanpaina bat" abiatu izana egotzi diote.Hain justu, Gabriela Bravok, Almudena Lastrak, Gemma Gallegok, Concepcion Espejelek, Antonio Dorado, Claro Jose Fernandez-Carnicerok eta Fernando de Rosak sinatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Delituak azken ordukoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur