Politika -
HERIOTZA
Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkide ohia hil da
Sare-sozialen bidez eman zuen koalizio subiranistak gasteiztarraren heriotzaren berri. 2012-2016 legealdian izan zen legebiltzarkide.
EITB MEDIA
Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkide izandakoa hil zen atzo, asteartea. Koalizio independentistak sare-sozialen bidez eman zuen heriotzaren berri, honako mezuarekin: "Igor Lopez de Muniain legebiltzarkide ohiak utzi gaitu. Fokoetatik kanpo, pertsona langilea, konprometitua eta alaia".
Aralar alderdiko arduraduna izan zen Araban, eta Eusko Legebiltzarreko kide 2012-2016 legealdian. Politikaren lehen lerroa utzi zuenean, hainbat gizarte egitasmotan murgildu zen, tartean, Paris 365 jangela solidarioa proiektuan.
Haren heriotzaren berria zabaldu orduko, lagunen eta koaliziokideen mezuak bata bestearen atzetik zabaldu dira sarean. Lopez de Munainen konpromiso sozial eta politikoa nabarmendu dute denek: