Politika -

HAUTESKUNDEAK

Iker Casanova eta Maria del Rio izango dira EH Bilduren zerrendaburuak Bizkaian eta Bilbon

Bizkaiko ahaldun nagusi eta Bilboko alkate izateko hautagai izendatu dituzte 2023ko udal eta foru hauteskundeei begira. Iker Casanovak botoen % 96,78 lortu du eta Maria del Riok, ostera, % 89,47.

Iker Casanova eta Maria del Rio. Argazkia: EH Bildu
Iker Casanova eta Maria del Rio (EH Bildu)
Iker Casanova eta Maria del Rio. Argazkia: EH Bildu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko oinarriek Iker Casanova eta Maria del Rio hautagaiak berretsi dituzte 2023ko udal eta foru hauteskundeetan Bizkaiko ahaldun nagusigai eta Bilboko alkategai izateko.

EH Bilduk jakinarazi duenez, Iker Casanovak botoen % 96,78 lortu du. Parte-hartzea % 32,5ekoa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.

Maria del Riok, ostera, botoen % 89,47 eskuratu du. Parte-hartzea % 38,20koa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Alderdi politikoak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Bizkaiko Foru Aldundia