Politika -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Macronen aldeko hautagaiak, bozkatuenak Ipar Euskal Herrian

Bigarren itzulian, Nupes koalizio ezkertiarreko hautagaiekin lehiatuko dira.

Botoen kontaketa, Donibane Lohizunen. Argazkia: Iparraldearen Orena
Botoen kontaketa, Donibane Lohizunen. Argazkia: Iparraldearen Orena
Macronistak garaile Iparraldean diren hiru barrutietan; NUPESeko hautagaiak izango dituzte lehiakide

01:04

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aldekoak izan dira bozkatuenak legegintzarako hauteskundeetako lehen itzulian Ipar Euskal Herrian, eta Nupes koalizio ezkertiarreko hautagaiekin lehiatuko dira hurrengo igandean egitekoa den bigarren itzulian.

Hain zuzen ere, hauek izan dira Iparraldeko eskualdeak biltzen dituzten 4., 5. eta 6. barrutietako emaitzak. Letra beltzez, bigarren itzulirako sailkatu direnak:

4. hautesbarrutia: Barnealdea eta Bearnoko zati bat hartzen ditu. Geografikoki barruti handiena da baina landa-eremua da eta biztanlez txikiena. 80.672 bozkatzaile ditu eta 9 haugai aukeztu dira.

- Urrutikoetxea, Egoitz (EH Bai): % 10,03- Lassalle, Julien (Resistons!): % 20,27- Trounday, Annick (Ensemble): % 26,65- Echaniz, Iñaki (NUPES): % 24,07- Lopez, Sylviane (Rassemblement National): % 11,61

5. hautesbarrutia: Baiona, Angelu... hartzen ditu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino. 98.913 bozkatzaile ditu eta 11 hautagai aurkeztu dira.

- Pereira-Ostanel, Sandra (NUPES): % 25,14- Hary, Mathilde (EH Bai): % 8,95- Lasserre, Florence (Ensemble): % 33,98- Lesellier, Pascal (Rassemblement National): % 13,89

6. hautesbarrutia: Lapurdi kostaldea hartzen duen barrutia, barrualdean Itsasuraino sartuz. Barrutirik jendetsuena da. 105.134 bozkatzaile ditu eta 12 hautagai aurkeztu dira.

- Dubois-Robin, Tom (Nupes): % 19,5- Dufau, Peio (EH Bai): % 14,5- Soubelet, Bertrand (Divers Droite): % 5,86- Bru, Vincent (Ensemble): % 28,5- Becker, Monique (Rassemblement National): % 9,8

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea bideoak Frantzia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia Frantziako presidentea azken ordukoa Hauteskundeak gaur