Politika -

Euskara

Seaskako irakasleek, aurten ere, Brebetako azterketak zuzentzeari uko egingo diote

Lizeora sartzeko azterkerta kopuru jakin bat zuzentzea dagokie urtero, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eskatuta, baina, Seaskako ikasleek euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko desobedientzia bide horri ekingo diote.

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan mobilizazioa. Artxiboko irudia
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan egindako mobilizazio bat.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan mobilizazioa. Artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaskako irakasleek, aurten ere, Brebetako azterketak zuzentzeari uko egingo diotela iragarri dute. Lizeora sartzeko azterkerta kopuru jakin bat zuzentzea dagokie urtero, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eskatuta, baina, Seaskako ikasleek euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko desobedientzia bide horri ekingo diote.

Azterketak euskaraz egiteko hitzarmena urratu duela salatuz Seaskak Hezkuntza Ministerioaren aurka jarritako helegitea Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ondotik, Iparraldeko Ikastolen Federazioak erantzuna berandu baino lehen iritsiko zela iragarri zuen, eta horrela izan da.

Hala, Seaskako dozena bat irakaslek zuzenketen deien gutunak prentsaurrean hautsi dituzte ostegun honetan. Eñaut Elosegi Seaskako irakasleak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean azaldu duenez, "Eskola nazionala bakarrik geratzen ari da, isolatua. Instituzionalki denek esaten dute ez duela zentzurik euskaraz ikasten duen batek azterketak euskaraz ez egitea", azaldu du.

Iragarri dute, gainera, ikasleek ere azterketak euskaraz egingo dituztela ekainaren 31n Brebeta eta uztailaren 5ean eta 6an zuzenketa egunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea argazkiak Gaurko titularrak Albisteak