Politika -

ESPAINIAKO MONARKIA

Ogasuna Espainiako errege emeritua ikertzen ari da ehizaldietan egindako gastuengatik

Zerga Agentziak informazioa eskatu dio Juan Carlos I.ari, bidaia horiek ordaintzeko erabilitako diruaren jatorria argitu dezan. Bestalde, Espainiako errege emeritua ez da aste honetan Sanxenxora itzuliko.

Espainiako errege emeritua. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako errege emeritua, artxiboko irudi batean
Espainiako errege emeritua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ogasuna Espainiako errege emeritua ikertzen ari da 2014tik aurrera egin dituen ehizaldien harira. El Mundo egunkariak atzo aurreratutako informazioaren arabera, Zerga Agentziak jakin nahi du bidaia horiek ordaintzeko diruaren jatorria zein den. Izan ere, 2014an abdikatu ondotik, Juan Carlos I.ak bortxaezintasuna galdu zuen.

Zerga Agentziak argitu nahi du 2014tik 2018ra egindako ehizaldi horien gastuak zein izan ziren eta nork ordaindu zituen. Baita ere, ea ehizaldi horien ondoren zenbat handitu ote zuen bere ondasuna.

Bestalde, azken orduetan Espainiako errege emerituak baieztatu du ez dela aste honetan Sanxenxora itzuliko, "arrazoi pribatuak tarteko". Hilabete baino gutxiagoan Espainiara egindako bigarren bidaia izango zen, 2020ko abuztuan Abu Dhabira bizitzera joan zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Politika albisteak Non dago errege emeritua gaur? Espainiako Felipe VI.a Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak