Politika -

Liskar politikoak

Desadostasunak "modu baketsuan" konpontzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzak

Bingen Zupiria bozeramaileak Sortuko gazteen eta Gazte Koordinadora Sozialistaren arteko liskarrei buruz hitz egin du.

Bingen Zupiria. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Bingen Zupiria.
Eztabaida prozesuak ''modu baketsuan'' egitea eskatu du Eusko Jaurlaritzak

1:06

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak dei egin die ezker abertzaleko gazte erakundeei eta Gazte Koordinatzaile Sozialistari (GKS), euren arteko desadostasunak "modu baketsuan" konpontzeko, eraso fisikorik eta indarkeriarik erabili gabe.

Horrela erantzun die Zupiriak Sortuko eta Mugimendu Sozialistaren gazteen artean dauden desadostasunei buruz kazetariek egindako galderei. Izan ere, aurreko astean gaiztotu egin dira, MSko kideak Kijera gaztetxetik materiala eramatera joan zirenean. Asteburuan, bi taldeetako kideek euren arteko liskarrak izan dituzte.

Exekutiboko bozeramailearen hitzetan, "kalean herritarren arteko liskar fisikoa eragiten duen edozein egoera kezkatzeko arrazoia da, erakunde politiko baten barne gatazka bat zein kaleko borroka bat izan, azken hilabete hauetan ere behin baino gehiagotan gertatu dena eta Ertzaintzak zaintzen eta jazartzen ari dena".

Horren aurrean, "kolektiboetan gertatzen ari diren barne tentsio horietan inplikatuta daudenei" eskatu die eztabaida prozesuak "modu baketsuan egin ditzatela, eraso fisikorik eta indarkeriarik erabili gabe, jarduera politikoan ez bailitzateke halakorik gertatu behar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Sortu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Gazteak azken ordukoa