Politika -

EITB FOCUS

Aritmetikak marraz litzakeen aukerak Nafarroan

Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batzuetan zenbakiek ez dute aukera handirik ematen, zerrenda bozkatuenak ematen duenetik harago. Hori izango litzateke, esaterako, EITB FOCUSek Bilborako aurreikusi duen egoera, non EAJk gehiengo osoa lortuko bailukeen. Baita Bizkaian ere, jeltzaleen zerrendak botoen % 45,7 erakarriko bailuke.

Beste batzuetan, aldiz, bai egon litezke bestelako egoerak, izan uneko itun batengatik, izan berezko edo beste batzuen interesengatik. Nola edo hala, koalizio gobernuak osatu edo legealdirako akordioak egiteko abagunea sortzen da, bigarren indar bozkatuaren mesedetan.

Gauzak horrela, zenbait galdera egin litezke: Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidente izan liteke berriro 2019an egindako akordioa errepikatuz gero? Enrique Mayak aginte makila bereganatu ahal izango luke, inkestek NA+ koalizioarentzat aurreikusten duten beheranzko joera gorabehera? Vox Parlamentuan edo Iruñeko Udalean sartzeak eragina izan lezake inbestidura saioetan?

Ikus dezagun, datuak eskuan izanda, zer gerta litekeen kasu bakoitzean:

Nafarroako Parlamentua:

2019ko formula: PSNk 11 + Podemosek 2 + Izquierda-Ezkerrak 1, eta EH Bilduren abstentzioarekin, 23 boto jaso zituen Chiviteren hautagaitzak, Navarra Sumaren 20 botoak gaindituta, bigarren saioan.

2022ko datuak ikusita, akordio bera errepika liteke, PSNk 11 + Geroa Baik 8 + Izquierda-Ezkerrak 2 + Podemosek 1: 22 boto guztira, NA+ koalizioaren 17 botoak gehi Voxen 2ak gaindituta (19).

Alabaina, zenbakiek beste egoera bat ahalbidetu lezakete, probabilitate gutxi dituen arren, posible izan liteke: EH Bilduk 9 + Geroa Baik 8 + Izquierda-Ezkerrak 2: 19, gehi Podemosen boto 1: 20 boto, Navarra Sumak eta Voxek batu lezaketen botoen gainetik, beti ere, PSNren abstentzioarekin bigarren saioan.

Boto asmoa Nafarroako Parlamentuan. Irudia: EITB MEDIA

Iruñeko Udala:

Zer gertatu zen 2019an: Ez zen posible izan, hori dela eta, Enrique Mayak, zerrenda bozkatuenaren buru izanda, aginte makila eskuratu zuen bere koalizioaren botoekin: 13. EH Bilduk bere zerrendaren alde bozkatu zuen 7 botorekin, eta PSNk berearen alde, 5 botorekin.

2023an, EITB FOCUSek orain jasotako erantzunak aintzat hartuta, egoera errepika liteke, EH Bilduren eta PSNren artean akordioa egon ezean, NA+ zerrenda bozkatuena izango litzateke eta, berriro, 2 zinegotzi galduko lituzkeen arren.

Halere, EH Bilduk (8) eta PSNk (5) euren botoak elkartuko balituzkete, nahikoa izango litzateke koalizio abertzalearen hautagaitzak bozketa gainditzeko, 13 botorekin, NA+ (11) eta Voxena (1) gaindituta.

Boto asmoa Iruñean. Irudia: EITB MEDIA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea PSN Geroa Bai I-E Nafarroa Enrique Maya EH Bildu Joseba Asiron Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa EiTB Focus Iruñeko Udala Vox Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma Hauteskunde inkestak 2024 María Chivite