Politika -
EITB FOCUS
Eneko Andueza: "Euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan"
Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, balorazio sakonak egiteko goizegi da PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera. Dena dela, ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du.
EITB MEDIA
Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, boto asmoari buruzko EITB Focus inkesta argitaratu da EITB Taldeko hedabide guztietan. Horren arabera, PSE-EE bere horretan mantenduko litzateke: Bilboko eta Donostiako Udaletan bosna ordezkari izango lituzke, eta Gasteizen, bat gehiago; sei.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak gaur azpimarratu duenez, EITB Focus inkestak emaitza egonkorra aurreikusten diote bere alderdiari. Horren esanetan, herritarrek zinegotzi sozialistengan konfiantza izaten jarraitzen dute. Are gehiago, "euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan".
Dena dela, bozak egiteko urtebete falta dela eta balorazio sakonak egiteko goizegi dela uste du. Edozein kasutan, Alderdi Sozialista ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du.