Politika -

PROIEKTU POLITIKOA

Yolanda Diazek argitu du "Sumar" ez dela etorkizuneko bere proiektu politikoaren behin betiko izena

Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak "Sumar" izeneko elkarte bat erregistratzeko eskaera egin du, gizarte zibilarekin abiatuko duen entzute prozesua gidatzeko.

Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean
Yolanda Diaz, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak onartu du "Sumar" izeneko kontzeptua gustuko duela, baina argitu du ez dela hoti bere etorkizuneko proiektu politikoaren behin betiko izena.

Diazen arabera, gehitu aditzak "demokrazia, oinarrizko eskubideak, ekologismoa eta feminismoa zabaltzea" esan nahi du.

Dena dela, "zuhurtzia" eskatu du Espainiako Barne Ministerioak ez diolako oraindik argi berdea eman "Sumar" elkarteari. Azaldu duenez, sei hilabete behar izaten dira izapide administratiboak amaitzeko.

Ekainaren 19an Andaluzian egingo diren hauteskundeen ondoren Yolanda Diazek entzute prozesua hasiko du, elkarte horren bitartez, gizarte zibilarekin. Sei hilabete inguruko iraupena izango du, eta, ondoren, argituko du bere proiektu politikoa berriaren etorkizuna zein izango den.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Diazek azpimarratu du entzute prozesu horrekin lortu nahi duen bakarra "beste herrialde bat pentsatzeko ideien mundu bat" osatzea dela. Hori bai, prozesu horretan horrekin jende askok" bat egitea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia argazkiak Alderdi politikoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos albisteak ‘Sumar’ alderdiaren buruzagia Yolanda Diazen hautagaitza eta hauteskunde programa