Politika -

Monarkia

Zarzuelak baieztatu du errege emeritua ostegun honetan iritsiko dela Espainiara

Astelehenean semearekin, Felipe VI.arekin, bilduko da Madrilen. 2020ko abuztuan Arabiar Emirerri Batuetara ihes egin zuenetik bere lehen bisita izango da.

Juan Carlos I.a errege emeritua. Atxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua. Atxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua. Atxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a errege emeritua ostegun honetan iritsiko da Espainiara, 2020ko abuztuan Arabiar Emirerri Batuetara ihes egin zuenetik bere lehen bisita. Zarzuelak jakitera eman duenez, astelehenean Felipe VI.a erregearekin batzartuko da.

Ia lau hamarkadetan zehar monarka izan zena ostegunetik igandera Sanxenson (Galizia) izango da, baina astelehenean Madrilera joateko asmoa du.

Zarzuelak zehaztu duenez, erregearekin, Sofia erreginarekin eta familiako gainerako kideekin jauregian biltzeko asmoa du, Abu Dhabira egun horretan bertan itzuli baino lehen.

Zarzuelak azpimarratu du Juan Carlos I.ak "familia eta lagunak bisitatzeko, Espainiara sarritan etortzeko" asmoa duela.

Juan Carlos Borboikoak Abu Dhabira egin zuen ihes duela bi urte, nazioartean egindako negozio irregularrengatik eta Ogasunari egindako iruzurragatik ikerketapean zegoela argitara atera ostean.

Alabaina, joan den martxoan, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak bere kontrako auzia artxibatu zuen eta horrek bere itzulera ahalbidetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Juan Carlos I.a albisteak Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainia argazkiak Gaurko titularrak Albisteak