Politika -

ESPIOITZA POLITIKOA

Grande-Marlaska eta Planas ministroei egindako espioitza ere ikertuko du Pegasus auziko epaileak

Aurreko astean Auzitegi Nazionaleko epaile horrek berak erabaki zuen Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi Pegasus programarekin egindako espioitza kasuak ikertzea.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, artxiboko irudi batean
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegasus auziari lotuta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren eta Luis Planas Nekazaritza ministroaren kasuak ere ikertuko ditu Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratuak.

Estatuko Abokatuak aurkeztutako salaketa onartu du Pegasus auziko epaileak eta, gauzak horrela, bere ikerketa zabaldu egingo du.

Izan ere, aurreko astean Auzitegi Nazionaleko epaile horrek berak erabaki zuen Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi Pegasus programarekin egindako espioitza ikertzea.

Zentro Kriptologiko Nazionalak egindako bi txosten teknikoren arabera, Pedro Sanchezen eskuko telefonoa 2021eko maiatzaren 19an eta 31n kutsatu zuten. Margarita Roblesen kasuan, urte bereko ekainean gertatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Gaurko titularrak Albisteak Pegasus auzia