Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Joseba Egibar, euskararen inguruko polemikaz: "Ez daukat zer zuzendurik, esandakoa egia borobila da"

"Euskara da euskaldun egiten gaituena" esan zuen asteburuko ekitaldi batean, eta adierazpen horren gaztelaniazko itzulpen okerrak harrabotsa sortu du. Esandakoa berretsi, eta gaineratu du egunkari batek hauspotuta sartu dela gaia joko politikoan.

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaile eta GBBko presidentea. Agazkia: Euskadi Irratia
Joseba Egibar EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaile eta GBBko presidentea, Euskadi Irratian
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaile eta GBBko presidentea. Agazkia: Euskadi Irratia

play icon 23:40

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskara da euskaldun egiten gaituena" esan zuen Joseba Egibarrek asteburuko ekitaldi batean, eta orduan esandakoa berretsi du gaur EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile eta Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) presidente ere badenak. Adierazpen horren gaztelaniazko itzulpen okerrak (el euskera nos hace vascos) harrabotsa sortu du. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, esandakoa berretsi, eta gaineratu du egunkari batek hauspotuta sartu dela gaia joko politikoan. ''Ez daukat zer zuzendurik, esandakoa egia borobila da eta euskaldun guztiek badakite hori'', azpimarratu du.

Joseba Egibarren hitzetan, "vasco edo euskaldun Gipuzkoako, Arabako edo Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta dagoen edonor da. Gaineratu duenez, hizkuntzari lotuta, "mundu guztiak daki euskalduna dela vascohablante edo vascoparlante".

CNIko zuzendariaren kargugabetzearen inguruan azalpen gehiago behar direla esan du Gipuzkoako jeltzaleen buruak. Gertatu dena "oso larria" dela iritzita, Paz Esteban kargutik kendu izana ez dela nahikoa izango nabarmendu du. "Informazioa eman dezatela, informazio guztia desklasifikatu dezatela, egia esan dezatela, eta ondoren erantzukizunak", gehitu du.

2022ko udal eta foru hauteskundeei begira EH Bildurekin lehia estua aurreikusten duen galdetuta, ez diola beldurrik lehiari erantzun du: "Jendeak horrela nahi badu, izan dadila horrela".

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak berrautaketara aurkeztuko ez dela iragarri duen honetan, hurrengo hautagaiaz ere galdetu diote Joseba Egibarri. Dena den, ez du pistarik eman, eta adierazi du uda ostean emango dituztela pausoak bide horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika albisteak PNV-EAJ Joseba Egibar Artola argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Irratia euskaraz