Politika -
SENATUA
Gernikako bonbardaketaren biktimak erreparatzeko ekitaldia egitea adostu dute EAJk eta PSOEk
EAJk Senatuan aurkeztutako hasierako testuan, talde jeltzaleak barkamena exijitzen zion Espainiako Gobernuari. Azkenean, baina, erdibideko zuzenketa bat adostu dute jeltzaleek eta sozialistek, eta barkamena eskatu beharrean erreparazio ekitaldia egingo du Gobernuak.
EITB MEDIA
Azken orduko ezustekorik ezean, Gernikako bonbardaketari buruzko mozioa onartuko dute gaur Espainiako Senatuan. EAJk aurkeztutako hasierako testuan barkamena exijitzen zion Espainiako Gobernuari. Sozialistekin negoziatu ondoren, ordea, erdibideko zuzenketa bat adostu dute, eta barkamena eskatu beharrean erreparazio ekitaldia egingo du Espainiako Gobernuak.
PSOEk ez du Gernikako bonbardaketaren gaineko barkamena eskatzeko exijentzia onartu, beraiek ere biktimen oinordekoak direla argudiatuta.
Gaur 09:00etatik aurrera egingo den bozketan, EAJk eta PSOEk ez ezik, EH Bilduk, Kataluniako eta ezkerreko alderdiek ere babestuko dute ekimena; PPk eta Voxek, berriz, kontra bozkatuko dute.
EAJk pauso positibotzat jo du aurten, lehen aldiz, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza batek Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian parte hartu izana, baina gehiago behar dela adierazi du Estefania Beltran de Heredia jeltzaleen Senatuko bozeramaileak.