Politika -

Espioitza politikoa

Espioitza kasuak ikertzeko lantalde bat Espainiara bidaltzea aztertzen ari da Europako Parlamentua

Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara. Pegasus programa Israeleko enpresa batek egin zuen eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela.

Europako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikariei egindako espioitza kasuak ikertzeko Espainiara lantalde bat bidaltzeko aukera aztertzen ari da Europako Parlamentua, EFE agentziak jakinarazi duenez. Pegasus programari buruzko ikerketa batzordearen baitan egin dute proposamena.

Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara; izan ere, Pegasus programa Israelgo NSO taldeko enpresa batek egin zuen, eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela. Zuzenbidezko estatua urratzea egotzita, espediente bana ireki zieten bi herrialde horiei.

Halaber, gaurko bileran, Ameriketako Estatu Batuetara beste misio bat bidaltzeko aukera aztertu dute.

Espioitza politikoaren eskandaluaren ondorioz, Espainiako Gobernuak kargutik kendu du Paz Esteban CNI Inteligentzia Zentro Nazionaleko zuzendaria. Esperanza Casteleiro Defentsako estatu-idazkariak hartuko du haren tokia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Delituak albisteak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Zer gertatu da gaur Varsovian? Euroganbera Espioitza Politikoa Zer gertatu da gaur Hungarian