Politika -

Espioitza politikoa

Zergatik zelatatu zuten eta agindua nork eman zuen argitzeko eskatu dio Aragonesek Espainiako Gobernuari

Generalitateko presidentearen esanetan, CNIko zuzendariak Kongresuko batzordean eman dituen azalpenekin agerian geratu da Estatuak Kataluniako erakundeak eta independentismoa zelatatu zituela eta kasua "oso larria" dela.  

Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Aragones Generalitateko presidenteak adierazi du Espainiako Gobernuak politikari independentistei egindako espioitza kasua argitu behar duela eta, ildo horretan, zelatatzeko agindu "politikoa" nork eman zuen azaldu behar duela erantsi du.  

Paz Esteban CNIko zuzendariak agerraldia egin du ateak itxita Kongresuko sekretu ofizialen batzordean eta, EFE agentziaren arabera, aitortu egin du 20 bat politikari independentista zelatatu zituztela, tartean Aragones bera. Alabaina, azpimarratu du baimen judizialarekin egin zutela.    

Aragonesen esanetan, Estebanek emandako azalpenekin agerian geratu da "Estatuak Kataluniako erakundeak eta independentismoa zelatatu" zituela eta hau guztia "oso larria" dela. Horrela, bada, "goi-mailako erantzuna" ematea exijitu du.

"Defentsa Ministerioaren baitako zerbitzua den CNIk aitortu omen du Kataluniako erakundeei eta independentismoari lotutako 18 pertsona baimen judizialarekin zelatatu zituztela, tartean Generalitateko presidentea", adierazi du ohar batean.  

"Intimitate-eskubidea eta parte-hartze politikorako eskubidea urratu dituzte, zelatatutako pertsonena zein haien inguruko pertsonena", salatu du.

Gauzak horrela, espioitza ahalbidetu duten ebazpen judizial horiek guztiak publiko egiteko galdegin du Aragonesek, "defentsarako eskubidea gauzatu ahal izateko".  

"Premiazkoa da gai honi buruzko azalpen guztiak publikoki ematea, gu zelatatzeko agindu politikoa nork eman zuen eta horren jakitun nor zegoen jakin dadin. Horregatik, goi-mailako erantzuna espero dugu", nabarmendu du.

CNIk espiatutako Kataluniako 5 independentisten izenak zabaldu dira, eta tartean da Pere Aragones presidentea
CNIk espiatutako Kataluniako 5 independentisten izenak zabaldu dira, eta tartean da Pere Aragones presidentea
CNIk espiatutako Kataluniako 5 independentisten izenak zabaldu dira, eta tartean da Pere Aragones presidentea

1:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatea Espioitza Politikoa