Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Zupiria: "Entzuketek erakundeen gardentasuna eta demokrazia auzitan jartzen dute eta horrek kezkatzen gaitu"

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, Pedro Sanchezen agintaldiak amaierara arte irautea da Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdi bien apustua.

Bingen Zupiria Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia
Bingen Zupiria Euskadi Irratian
Bingen Zupiria Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

play icon 24:44

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 politikari independentista ez ezik, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Margarita Robles Defentsa ministroa Pegasus programarekin zelatatu izanak zeresana ematen jarraitzen du. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren hitzetan, entzuketen inguruko albisteek ez diote inolako mesederik egiten politikari eta erakundeen sinesgarritasunari. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, ezegonkortasun garai honetan erakundeek izan behar dute gizartearen erreferente eta horretarako gardenak eta demokratikoak izan behar dute. Entzuketen inguruko "kontu hauek hori auzitan jartzen dute eta kezkatzen gaitu, horregatik esaten dugu osasun demokratikoaren kontua".

Espioitza politikoaren kontu horiengatik kezka agertu eta lehenbailehen argitzea eskatu du Bingen Zupiriak.

Pedro Sanchezen gobernagarritasunari lotuta esan du Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek apustu sendoa egina dutela dio legegintzaldia amaitzearen alde.

"Eusko Jaurlaritzak esku artean dituen hainbat gai Espainiako Gobernuarekin adostu beharreko akordioekin lotuta daude eta horretarako behar da sosegu pixka bat eta agintaldi honek irautea amaierara arte", azaldu du. Lotuta dituzten akordioen artean transferentzien egutegia aipatu du. 

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidente berriaren eskutik, Espainiako politikagintzan gerturatze zantzuak ikusi ditu Bingen Zupiriak PSOEren eta PPren artean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadi Irratia