Politika -

Espioitza politikoa

Eusko Jaurlaritzak kontrolak zorroztuko ditu, inork ez ditzan sailburuak zelatatu

Eusko Jaurlaritzak adierazi du sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu zituztela, baina, aldi berean, aitortu du Pegasus programa detektatzea "oso zaila" dela.  

Gotzone Sagardui, Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Gotzone Sagardui, Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Gotzone Sagardui, Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetan argitara atera da Kataluniako eta Euskal Herriko dozenaka politikari independentista nahiz Espainiako Gobernuko presidentea zelatatu zituztela Pegasus izeneko programa informatikoaren bidez.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du kontrolak zorroztuko dituela, bere goi-karguen komunikazioak espiatu ez ditzaten.

Agiri batean azaldu duenez, "Gobernuan lan egiten duten pertsonen komunikazioen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko sistema eta sare teknologikoen gaineko kontrolak etengabeak izaten dira".

Kudeaketa hori Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) egiten du eta, Gobernuaren esanetan, "babes-neurririk onenak erabiltzen dituzte". Alabaina, ildo berean, aitortu espioitza-programa asko detektatzeko oso zailak izaten direla.

"Sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu dituzte, baina onartu behar dugu Pegasus programa detektatzea oso zaila dela", erantsi du.  

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak lehendakariaren eta sailburuen mugikorren gaineko segurtasun kontrolak areagotzea erabaki du.

Urkullu lehendakariak ez du adierazpenik egin espioitza kasuei buruz: ''Ez, grabatzen ari zaizkit eta''

0:16

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua bideoak Alderdi politikoak Telefonia mugikorra albisteak Eguneko albisteak Albisteak Pegasus auzia