Politika -

ESPIOITZA POLITIKOA

Pegasus programarekin egindako espioitza politikoarengatik kereilak jarri dituzte CUPek eta Omniumek

CUPen aldetik, Carles Riera eta Albert Botran diputatuek eta David Fernandez diputatu ohiak aurkeztu dute kereila. Omnium Culturalek, berriz, Marcel Mauri erakundeko presidenteorde ohiaren eta beste bi pertsonaren izenean jo du auzitegietara.

Carles Riera CUPeko diputatua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carles Riera CUPeko diputatua, artxiboko irudi batean
Carles Riera CUPeko diputatua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Catalan Gate deituriko auzian, Pegasus programarekin zelatatuak izan diren CUPeko eta Onnium Culturaleko kaltetuek kereilak jarri dituzte Bartzelonako 32. Instrukzio Epaitegian. Hain zuzen ere, epaitegi hori bera ikertzen ari da Roger Torrent kontseilariaren eta Ernest Maragall ERCko zinegotziaren aurkako espioitza kasuak.

CUP alderdiak ohar baten bitartez azaldu duenez, Carles Riera eta Albert Botran diputatuek eta David Fernandez diputatu ohiak kereila aurkeztu dute.

Intimitatearen aurkako delituan oinarritu dute kereila. Zehatzago esanda, sekretuen berri emateagatik.

Omnium Culturalek, bestalde, adierazi du Marcel Mauri erakundeko presidenteorde ohiaren, Elena Jimenez nazioarteko arduradunaren eta Txell Bonet Jordi Cuixart presidente ohiaren bikotekidearen eta kazetariaren izenean jo dutela epaitegietara.

Pertsona juridikoa den aldetik, NSO Group Pegasusen jabe den Israelgo enpresaren aurka egin dute eta tartean egon daitekeen "beste edozein pertsonaren" kontra ere bai.  

Bi alderdiek, gainera, auzian akusazio partikularra izatea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika albisteak Alderdi politikoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa CUP albisteak Espioitza