Politika -

Krisiaren aurkako dekretua

Espainiako Gobernuak onartu egin du krisiaren aurkako dekretua lege proiektu gisa izapidetzea

PPk eskatu zuen neurriak lege proiektu gisa izapidetzea, eta Espainiako Gobernuak amore eman du, haren babesa lortu nahian; izan ere, espioitza kasuak hautsi egin du Pedro Sanchezen ohiko gehiengo parlamentarioa.

El presidente del Gobiero de España, Pedro Sánchez, en los pasillos del Congreso. EITB Media
El presidente del Gobiero de España, Pedro Sánchez, en los pasillos del Congreso. EITB Media
El presidente del Gobiero de España, Pedro Sánchez, en los pasillos del Congreso. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak onartu egin du Ukrainako gerrak sortutako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurrien dekretua lege proiektu gisa izapidetzea, PPk eskatu bezala.

Horrela, talde parlamentarioek zuzenketak aurkeztu ahalko dituzte, eta Pedro Sanchezen Exekutiboak babes nahikoak lortu ahalko ditu Ganberak neurriei oniritzia emateko.

Dekretu horretan jasotako neurriak indarrean daude apirilaren 1etik, baina Behe Ganberak onespena eman behar zien ostegun honetan, eta une zailean zetorren bozketa; izan ere, Exekutiboak ustez hainbat buruzagi independentistari eta horien gertukoei egindako espioitzak hautsi egin du Pedro Sanchezek zuen gehiengoa.

Exekutiboa sostengatzen duten alderdietako batzuek, ERCk, kasu, ohartarazi zuten aurka bozka zezaketela Pegasus auzian erantzukizunak aitortzen ez badira.

Testuinguru horretan, Pedro Sanchezen Gobernua PPri begira jarri zen, eta Alberto Nuñez Feijooren alderdia prest agertu zen dekretua baliozkotzea errazteko, baina baldintzak jarrita: neurriak lege proiektu bezala izapidetzea, zuzenketak aurkeztu ahal izateko, besteak beste zergak jaisteko neurriak proposatu nahi dituelako. Azkenean, gobernuburuak amore eman du Alderdi Popularraren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Krisi ekonomikoa Espainia Politika Alderdi Popularra Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak