Politika -

85. urteurrena

Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du Gernikako bonbardaketari buruz

Gainera, gaur, Espainiako Gobernua bonbardaketa oroitzeko ekitaldian izango da lehen aldiz.

Ministroen bileraren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ministroen bilera
Ministroen bileraren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak bat egingo du Gernikako bonbardaketaren 85 urteurrenarekin. Alde batetik, ordezkaritza bidaliko du Bizkaiko herrian egitekoa den ekitaldira, eta, bestetik, Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du.

Denis Itxaso Espaniako Gobernuak EAEn duen ordezkariak honakoa esan du Twitterren: "Gaurkoan Gernikan egongo gara, Memoria Demokratikorako Estatu Idazkariarekin batera, duela 85 urte gertatutakoa oroitzeko eta sarraski haren biktima guztiak omentzeko. Horren harian, Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du gaur".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Espainiako Gobernua argazkiak Denis Itxaso Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Frankismoari buruzko albisteak