Politika -
85. urteurrena
Espainiako Gobernuko ordezkari bat izango da lehen aldiz Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian
Fernando Martinez Lopez Memoria Demokratikorako Estatu idazkaria etorriko da Gernikara.
I.G. | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuak ordezkaritza bidaliko du, lehen aldiz, Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian, 85 urte beranduago.
Ordezkaria Fernando Martinez Lopez, Memoria Demokratikorako Estatu idazkaria, izango da.
Pedro Sanchezek gaur bertan izan duzu hizpide herri bizkaitarrean duela 85 urte gertatutakoa: "Gernikako bonbardaketa nazien abiazioaren eskutik Gerra Zibileko pasarterik ankerrenetakoa izan zen. 85 urte beranduago, gertatutakoa eta horren biktima guztiak oroitzen ditugu".
Arratsaldeko ekitaldia
Martinez Lopezek gain, arratsaldeko ekitaldian besteak beste Iñigo Urkullu lehendakariak, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadaren idazkari nagusiak eta Jose Maria Gorroño alkateak hatuko dute parte.
Josu Erkoreka, Idoia Mendia eta Beatriz Artolazabal sailburuek Urkullu lagunduko dute ekitaldian. Zalloko hilerriak hartuko du omenaldia 16:30ean. Era berean, bonbardaketan onik atera zen bikote batek parte hartuko du lore eskaintzan.
Ondoren, 17:30ean harrera ofiziala egingo dute Gernikako Juntetxean, eta Bakearen Museoan bisita.