Politika -

ESPIOITZA POLITIKOA

EH Bilduk eta talde katalanek Sanchezen, Grande-Marlaskaren eta Roblesen agerraldiak eskatu dituzte Kongresuan

Guztira, zazpi pertsonaren agerraldiak galdegin dituzte, CNIko, Guardia Zibilaren eta Segurtasun Nazionalaren buruarenak, besteak beste.

Jon Iñarritu (EH Bildu) Kongresuaren atarian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Jon Iñarritu EH Bilduren diputatua Kongresuaren atarian
Sanchezen eta CNIko buruaren agerraldia eskatu dute ERCk, EH Bilduk eta beste sei alderdik

1:19

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegasus programarekin hainbat politikari independentistari egindako espioitza politikoaren auziak zeresana ematen jarraitzen du. Gaur, EH Bilduk, ERCek, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk, Mas Pais eta Compromis taldeekin batera, premiazko zazpi agerraldi eskaera erregistratu dituzte Diputatuen Kongresuan.

Guztira, zazpi agerraldi eskatu dituzte: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearena, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarena, Margarita Robles Defentsa ministroarena, Maria Gamez Guardia Zibileko zuzendari nagusiarena, Miguel Angel Ballesteros Segurtasun Nazionaleko zuzendari nagusiarena, Paz Esteban CNIko zuzendariarena eta Oscar Lopez Agueda Moncloako kabinete buruarena. 

Zelatatu dutenetako batek, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak, azaldu duenez, "politikari independentisten aurkako espioitza masiboaren eskandalua lehenbailehen argitzea" nahi dute, eta ildo horretan pertsona horiek "gai nahasi" hori argitzen lagun dezaketela uste du.

Agerraldiak eskatzen dituzten taldeen ustez, Espainiako Gobernuak gertakari "larri" horien berri bazuen ala ez argitu behar du, eta oro har espioitzaren aurrean eta zehazki Pegasus auzian zer neurri hartu hartuko dituen azaldu.

Unidas Podemosek eta EAJk kongresuan ikerketa batzordea osatzea babestu badute ere, ez dute sinatu gaur zortzi taldek egin duten eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur Albisteak CUP azken ordukoa Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak Pegasus auzia