Politika -

TRANS LEGEA

Trans Legearekin kritikoa den txosten bat aho batez onartu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluak

Hainbat punturekin bereziki kritikoa da txostena eta kontrol maila handiagoa eskatu dute. Berdintasun Ministerioaren proiektuak ez dituela adin txikikoak nahikoa babesten iritzi diote.

Harrotasunaren eguna Parisen. Artxiboko argazkia: Efe
Harrotasunaren eguna Parisen. Artxiboko argazkia: Efe
Harrotasunaren eguna Parisen. Artxiboko argazkia: Efe

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trans Legearen inguruko txostena aho batez onartu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Hainbat punturekin bereziki da kritikoa txostena, eta, batez ere, kontrol maila handiagoa eskatu dute.

Alde batetik, Berdintasun Ministerioaren proiektuak atea zabaltzen dio 12 urtetatik aurrera erregistroan sexu aldaketa egiteko aukerari, medikuen txostenik gabe. 14 urtetatik 16 urtetara ez du aurreikusten epaile baten onespena behar denik. Nahiko izango litzateke nerabearen tutoreen onespenarekin.

Bada, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak uste du ez direla adin txikikoak nahikoa babesten, eta defendatzen du epailearen iritzia entzutea beharrezkoa dela gutxienez gazteak 16 urte betetzen dituen arte.

Bestalde, bermeak eskatzen dituzte ez dadin diskriminazio positiborik izan transak ez diren emakumeekiko. Adibide gisa, kirol lehiaketak jartzen dituzte. Eta genero indarkeria kasuetan, bermeak eskatzen dituzte erasotzaileak ez dezan sexu aldaketa erabili zigorra sahiesteko.

Hainbat hilabeteko atzerapenarekin iritsi da txostena. Irene Montero ministroak azpimarratu du ez dagoela ezustekorik, eta gobernuaren bide orria argia dela: ahalik eta azkarren onartuko dutela Trans Legea. Edonola ere, epaileen txostena ez da loteslea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko titularrak Albisteak LGTBI+ azken ordukoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia