Politika -

Bilera Bartzelonan

2012an ekonomia pixkanaka suspertuz joango dela aurreikusi du EBZk

Mario Draghik Rajoyren neurri ekonomikoak txalotu ditu, baina Europar Batasunean egiturazko erreforma gehiago beharrezkoak direla iritzi dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Dragui Europako Banku Zentraleko presidenteak erakundeak euroguneko ekonomia 2012an pixkanaka errekuperatzea espero duela adierazi du. Horrez gain, 2013a arte inflazioa ez deka % 2ren azpitik kokatuko iragarri du.

EBZk interes tipoak % 1en mantentzeko erabakiaren ondorengo prentsaurrekoan Draghik hainbat adierazle ekonomikok 2012ko lehen hilabeteetan, maila baxuan bada ere, ekonomia egonkortzen ari dela baieztatu dutela esan du, halaber ziurgabetasunak jarraitzen duela erantsi du.

Draghik Rajoyren neurriak txalotu ditu

Mario Draghik Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hartutako neurri ekonomikoak txalotu ditu, baina, bere ustez, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan bezala, egiturazko erreforma gehiago beharrezkoak dira.

"Espainiako Gobernuak epe oso laburrean erreforma ekonomikoen inguruan esfortzu handia egin du, eta egindako ahalegin hori aintzat hartu behar da", esan du Draghik EBZren gobernu kontseiluak Bartzelonan egindako bileraren ostean.

Draguiren ustez, funtsezkoa da finantza publikoak kontsolidatzea, baina hori zergak igo beharrean gastuak murriztuz egitea hobe dela azpimarratu du, gastu arruntak batik bat.

Halaber, EBZk adostutako neurri batzuk ekarri ditu gogora bere agerraldian, likidezia bultzatu izana esaterako, bere ustez horrek eurogunean "kredituen kolapsoa" saihestu du.

Draguik, ordea, Europar Batasunak hazkuntza akordio bat behar duela iritzi dio, eta hori ez dela itun fiskalaren kontrakoa azaldu du, izan ere, ekonomia modu jasangorrian hazteko aurrekontuen egonkortasunean oinarritu behar duela uste du.

Nolanahi ere, Europar Batasunean hazkuntza ekonomikoak protagonismoa hartu behar duela onartu du, eta hori dela eta, egiturazko erreforma gehiago beharrezkoak direla adierazi du, besteak beste, lehiakortasuna irabazteko.

Rajoyk Rajoyk likidezia injektatzeko EBZren papera nabarmendu du

Mariano Rajoy Gobernuko buruak defizitaren kontrola hazkuntza politikekin eta erreformekin batera emateko beharraz hitz egin du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearekin, eta EBZren papera likidezia injektatzeko ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Rajoy Draghirekin arratsaldeko azken orduan bildu da 50 minutuz Bartzelonako Pedralbes Jauregian, bertan baitago batzartuta Europako Banko Zentraleko gobernu kontseilua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bartzelona argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala