Politika -

Biktimak

Martxoak 3 elkartearen ustez Sanchezen Memoria Demokratikorako Legea oso hankamotz dago

Kritikatu dute ez duela biktima guztiak parekatzea eta justiziarako eskubidea jasotzen, eta hori oinarrizkoa dela.

Martxoak 3ko biktimak. Argazkia: Efe
Martxoak 3ko biktimak. Argazkia: Efe
Martxoak 3ko biktimak. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak jakinarazi du "demokraziaren defentsan guztia eman zuten" pertsonengan jarriko duela arreta Memoria Demokratikoaren legeak, tartean Gasteizen 1976ko martxoaren 3an hil zituzten bost langileak.

Hala eta guztiz ere, Martxoak 3 elkarteak salatu du legea oso hankamotz dagoela, besteak beste, ez duelako jasotzen biktima guztiak parekatzea eta justiziarako eskubidea, haien ustez oinarrizkoa dena.

Horren harira, Radio Euskadin azaldu dute legeak aurrekoei jarraitzen diela, eta horrek, praktikan, inpunitateari eustea ekarriko duela.

Memoria Demokratikoaren legea ez aurrera ez atzera dago Kongresuan, lantaldea elkartu eta zuzenketak eztabaidatzeko zain. Martxoaren 3ko elkarteak espero du fase horretan konponduko dituztela gabeziak.

2007ko Memoria Historikoaren legea

Espainiako Gobernuak, EAJren galdera bati erantzunez, adierazi du 2007ko Memoria Historikoaren legeak ere aitortzen zituela "1968ko urtarrilaren 1etik 1977ko abenduaren 31ra demokraziaren aldeko defentsan hildako pertsonak".

Gasteizko biktimen kasuan, Espainiako Gobernuak azaldu du 13 izan ziren kalte-ordaina jaso zuten biktimen senideak. Gainera, lege berriak "biktimei, senideei eta gizarte osoari gertatutakoa egiaztatzeko eta publiko egiteko" eskubidea aitortzen omen die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Martxoak 3 Memoria Historikoa Polizia abusuen biktimak